Beste hizkuntza

2018-05-30

Bio Blitz Aranzadiren eskutik







BioBlitz Euskadi

 

24 ordu fauna eta flora espezie ezberdinak bildu eta ezagutzen

24 horas descubriendo y recopilando especies de flora y fauna 
   
Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadi mailan egingo den lehen BioBlitza antolatu du
Bioblitz bat 24 ordu jarraian toki zehatz batean egiten den espezie ezberdinen bilaketa sakona da. Aurten Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadi mailan egingo den lehen BioBlitz antolatu du ekainaren 9an, Ametzagaina parkean. Bertan parte hartuko dute natur zientzietan lan egiten duten sail guztiek eta flora eta fauna ikertzen duten beste erakunde asko. Ekimena publiko orokorrari zuzenduta dago eta doakoa da, zientzilariek azalpenak emago dituzte egun osoan zehar. Parte hartu nahi duten guztiek taldea atera baino ordu erdi lehenago izena eman beharko luke prakean bertan Aranzadiko karpan.
Aranzadiren kokapena
Taldeen ordutegia /Horario de muestreos:
  • 22:00 (08/06/2018) - 02:00 (09/06/2018) (4 h):Saguzarrak / Murciélagos.
  • 07:00 - 09:00 (2 h): Hegaztiak /Aves.
  • 09:00 - 11:00 (2 h): Ugaztun lurtarrak/ Mamíferos terrestres.
  • 11:00 - 14:00 (3 h): Burruntziak eta narrastiak /Odonatos y reptiles.
  • 14:00 - 17:00 (3 h): Koleopteroak /Coleópteros.
  • 17:00 - 19:30 (2,5 h): Armiarmak /Arácnidos.
  • 19:30 - 22:00 (2,5 h):  Hegaztiak /Aves.
  • 22:00 - 24:00 (2 h):  Anfibio eta gautxoriak/Anfibios y aves nocturnas.
http://www.aranzadi.eus/actualidad/las-proximas-actividades-de-aranzadi-en-una-sola-agenda


https://www.nationalgeographic.org/projects/bioblitz/


2018-05-16

Fortuna KE eta EH Mendi Federazioa






Oraingoan Mendi elkarteetatik datoz bi berri hauek.
Batetik FORTUNA KEak, ekainak 3,  78. Fortuna Mendi Ibilaldia antolatu du Aralarren eta helburu berezia izango du:

"78. edizio honen helburu berezia –paisaia bereziez gozatzeaz gainera- mendizaletasunean Aralar Parke Naturalaren gaur egungo arazoei buruzko sentsibilizazioan datza. Parte hartzaileek mendi esanguratsu hauek gaur egun dituzten egoera eta arazoen jakitun eginez. Zentzu honetan, gure ibilbidea 2017an ibilgailuentzako eraikitzen hasi zen pisten ondotik igaroko da zati handi batean."

Ibilbide luzea Lizartzan hasiko da, Otsabioko pagadiak zeharkatu eta Zarateko lepora iritsi eta bertatik Larrondo eta Zabalegitik igaroz Aralarren barneratuko da, Igaratza eta Eniriotik Zaldibian bukatzeko. Guztira 40 km izango dira. 
Bestalde, Ibilbide Motza Amezketan hasiko da, San Martin auzoan, eta Larrondotik ibilbide luzearekin bat egingo du Zaldibiraino.

http://www.cdfortunake.com/eu/kirol-probak/mendi-ibilaldia.html

Bestetik,EUSKAL MENDI FEDERAZIOAREN azken adierazpenaren berri emango dizuegu.


Euskal Mendi Federazioak Elgoibarren eginiko bere azken batzar orokorrean Aralarko pisten inguruko adierazpen bat onartu du, aldeko 49 botorekin, lau abstentzio eta ezekorik gabe. Batetik, «Aralarko Natur- Parkearen kudeaketak etorkizun bideragarria berma dezan, sektore guztien arteko partaidetza prozesu ireki bat zabaltzea» eskatu du.


Honez gain, aurreikusita dauden azpiegiturak «jasateko gaitasuna aurreikusteko» Gipuzkoako Foru Aldundiari «azterketa zientifiko sakona eta zehatza» eta  Aralarren egiten diren jarduera ekonomikoen azterketa sozio-ekonomikoa egitea  eskatu dio aldundiari.

Proiektuaren tamainaren eta helburuei buruzko informazioaren «gardentasunaren premia» azpimarratu du federazioak, «gurea bezalako gizarte heldu eta informatuak egokiak jotzen dituen erabakiak modu demokratiko batean har ditzan». Azterketak egin eta parte hartze prozesua bukatu arte pisten obrak eta etorkizunerako aurreikusita dauden proiektuak gelditzea eskatu du. 
Horrez gain, Aralarko Parke Naturalaren «kontserbazioaren defentsan parte aktiboa» izango dela azaldu du.


https://ataria.eus/tolosaldea/1525969418523-azterketa-zientifiko-sakona-euskal-mendi-federazioaren-eskaera

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2018-04-30/hemeroteca_articles/aralarko-pisten-auziaren-adierazpena-ia-gehiengo-osoz-onartu-da

2018-05-12


¡CAMPAÑA  DE  RECOGIDA  DE  FONDOS  PARA  LOS  

GASTOS  DEL  JUICIO  DE   LAS  PISTAS  DE  ARALAR: 


¡A  POR  LOS  10.000  EUROS!






Kutxabank:   ES64    2095 5022 1091 1796 2903

Laboral Kutxa: ES44-3035 0026 2302 6007 7868

La asociación antinuclear y ecologista Eguzki y la asociación ambiental Landarlan, nos personamos como acusación popular en el juzgado, por la presunta comisión de un delito contra la ordenación del territorio en el Parque Natural de Aralar. Por ello la directora de montes y el ex director de Medio Ambiente de de Diputación están siendo investigados por haber autorizado en 2016 un proyecto de pista de más de 4 km y haber fomentado su construcción parcial en octubre de 2016 en una zona de Monte Protector de Enirio-Aralar. Dichos directores han declarado en el juzgado de Tolosa, negándose a responder a las preguntas de nuestro abogado. Tenemos que recordar que dicho proyecto de pista en caso de llevarse a cabo, finalizaría en el cercado para el ganado de Saltarri, colindante con Alotza, en el corazón de Aralar, donde no existen chabolas de pastores.

A pesar de que dichas asociaciones son entidades sin ánmo de lucro, tendrán que hacer frente a los gastos del juicio. En un principio, la Diputación de Gipuzkoa prefirió empeñarse y tratar de impedir que estos colectivos ejercieran su derecho a defender la naturaleza y solicitar justicia ambiental, solicitando una fianza, nada menos que 20.000 €, pero finalmente, la jueza instructora ha fijado una fianza de 4.000 € . Por ello, iniciamos una recogida de fondos para poder abonar los gastos de las fianzas y las defensas y para ello nos proponemos conseguir 10.000 euros para finales de junio. 


Además de ello, a pesar de que la semana pasada valoramos positivamente, la decisión de la Directora de Medio Ambiente de Diputación de no aprobar el informe de impacto ambiental de la pista de Enirio a Igaratza publicado en el verano de 2017, denunciamos de nuevo el proceso seguido por la Dirección de Montes y Medio Natural al publicar el 8 de abril, unos pocos días después, un nuevo proyecto e informe de evaluación ambiental ordinaria de dicha pista, en un plazo de tiempo excesivamente corto, por lo cual intuimos que dichos documentos estaban redactados anteriormente. Consideramos la actuación de dicha dirección oscura, parcial e interesada, ya que dichos proyecto e informe han sido encargados a Hazi, fundación dependiente del Gobierno Vasco y Diputaciones forales para fomentar la agricultura y ganadería, parte interesada porque la construcción de la pista favorece al sector ganadero. Además dicha dirección no ha iniciado ningún proceso de participación con todos los sectores implicados, incluso con todos aquellos que se manifiestan a favor de una gestión equilibrada de Aralar entre el aprovechamiento ganadero y la conservación de la naturaleza y en contra de estos proyectos de pistas (federaciones de montaña, asociaciones conservacionistas y ecologistas, comunidad científica).
Por todo ello pedimos ayuda económica a toda la ciudadanía en defensa de la conservación del Parque Natural de Aralar y esperamos contar con su ayuda para asegurar un futuro sostenible para Aralar, y de antemano agradecemos el esfuerzo económico a realizar. Las aportaciones se podrán realizar en las cuentas corrientes arriba indicadas o adquiriendo bonos de 5 euros en distintos municipios.

Para finalizar, comunicamos que apoyamos la marcha que ha organizado el club de montaña Fortuna de Donostia para el 3 de junio (Lizartza-Zaldibia) atravesando Aralar con el objetivo de proteger el patrimonio natural y animamos a participar en ella.

2018-05-09

Eguzkik eta Landarlanek dirua biltzeko kanpaina hasi dute



 Eguzki talde ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak dirua biltzeko kanpaina hasi dute, Aralarko pisten inguruko epaiketak sortutako gastuei aurre egiteko. Aralar Natur Parkea “arrisku bizian” ikusten dutela diote, eta herritarrei “naturgune babestuen kontserbazioaren aldeko auzi honetan” laguntzeko deia egin diete.
 
 Izan ere, bi talde horiek herri akusazio bezala aurkeztu ziren, Aralar Natur Parkeko lurralde antolaketaren aurkako ustezko delitu bat dela eta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natur Inguruneko Zuzendari Nagusia eta Ingurumeneko Zuzendari Nagusi ohia auzipetuta daudela gogorarazi dute. “Dagoeneko Tolosako epaitegian deklaratzen izan dira akusatu bezala, gure abokatuaren galderei erantzutea uko eginez”





Epaibidea hasi zutenean, 20.000 euroko fidantza bat eskatu zieten, “bi elkarteen defentsa eta justizia eskubidea oztopatzeko intentzioarekin”, baina epaile instruktoreak 4.000 euroko fidantza ezarri zuen. Kopuru horrez gain, defentsako gastuei ere aurre egin behar diete, eta horretarako, ekainaren amaierarako 10.000 euro lortzea jarri dute helburu.
Dirua bilketa egiteko bi bide jarri dituzte. Batetik, kontu bana zabaldu dute 

Kutxabanken (ES64 2095 5022 1091 1796 2903)
Laboral Kutxan (ES44 3035 0026 2302 6007 7868)
 
Eta bestetik, hainbat herritan 5 euroko bonoak jarriko dituzte salgai, “lanak errazte aldera”.

Ingurumen ebaluazio proiektua
Joan den astean, Ingurumen Zuzendaritzak ez zuen ontzat eman Enirio eta Doniturrieta arteko pista proiektuaren ingurumen inpaktu azterketa. Astebeteren buruan, ordea, Mendi Zuzendaritzak proiektu eta ingurumen ebaluazio proiektu berriak argitaratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eguzkik eta Landarlanek diote “hain egun gutxitan posible ez” dela, eta beraz, “aurretik jakinaren gainean” zeudela ondorioztatu dute.

Ingurumen azterketa horren egilea ere “parte interesatua” dela salatu dute. “Eusko Jaurlaritza eta aldundien pean dagoen Hazi fundazioa da, berriz ere, dokumentu horien egilea, parte interesatua, abeltzaintza bultzatzea helburu duelako eta horrela azterketa hori ez da inpartziala, pista proiektua hain zuzen abeltzaintzaren garapenerako behar-beharrezkoa dela arrazoitzen delako”. Horrez gain, Mendi Zuzendaritzari ere kritika egin diote: “Elkarrizketa eta eztabaida sektore guztiekin ireki beharrean, berehala, pista honen proiektua bultzatzen du, prozesu ilun, partziala eta desegoki batean”.

2018-05-03

GEOLODIA 18





GEOLODIA 2018
MAIATZAREN 12-13
 EUSKAL HERRIAN HAINBAT IBILALDI EGINGO DIRA ARABA, BIZKAIA, NAFARROA ETA GIPUZKOAN 
INFORMAZIOA HONAKO ESTEKAN:



https://www.ehu.eus/eu/web/geologia/-/noticia-geolodia-2018