Beste hizkuntza

2017-11-30


IGANDEKO  ARALARKO  BASOETAKO  

IRTEERARAKO  AUTOBUSA


Oraindik tokia badago, autobusez Lizarrustira joateko. Mesedez, izena eman: landarlanelkartea@gmail.com helbidean edo 682463478 eta 650399302 telefonoetan. Eskerrik asko!
Informazio gehiago: hemen

Todavía hay plazas para acudir en autobús a Lizarrusti. Por favor, inscríbete en: landarlanelkartea@gmail.com o en los teléfonos: 682463478 y 650399302. !Muchas gracias!
Más información: aquí


2017-11-27


SALIDA  GUIADA  PARA  CONOCER 

LOS  BOSQUES  DE  ARALAR



La asociación ambiental Landarlan, con la financiación de Kutxa Fundazioa ha organizado una salida guiada para conocer los bosques de Aralar que tendrá lugar el día 3 de diciembre. La salida se iniciará a las 9 de la mañana desde el Parketxe de Lizarrusti (Ataun), atravesará el embalse de Lareo y cruzando Baiarrate finalizará en Enirio. En dicha salida el experto de Naturtzaindia, Iñaki Aizpuru, expondrá la evolución histórica de los bosques de Aralar, sus características principales así como sus formas de gestión. Así, mediante esta salida, pretendemos dar a conocer a la ciudadanía los valores del Parque Natural de Aralar, donde además de prados de gran valor, existen bosques también muy valiosos.

Los participantes dispondrán de servicio de autobús gratis, con el siguiente horario: 8:00 en la Plaza de Zaldibia, 8:10 junto al supermercado DIA de Ordizia, 8:20 en la rotonda de Renault de Lazkao, 8:30 en la plaza de Ataun San Martin, 8:40 en la parada de autobús de Ataun San Gregorio y 9:00 en Lizarrusti. El autobús de regreso será a las 13:30, con el mismo recorrido de vuelta. Invitamos a los/as ciudadanos/as a utilizar el autobús, como compromiso para reducir el Cambio Climático y por los límites del aparcamiento de Lizarrusti. Para participar en la salida, es necesario inscribirse para el 30 de noviembre, enviando un mensaje a landarlanelkartea@gmail.com o por teléfono en 682 463 478 0 650 399 302.

La participación y responsabilidad en esta salida quedan bajo la responsabilidad de los participantes.




2017-11-23



ARALARKO  BASOAK  EZAGUTZEKO  

MENDI  IBILALDIA  ABENDUAREN  3AN




Landarlan Ingurumen Elkarteak, Kutxa Fundazioak lagunduta, mendi ibilaldia antolatu du datorren abenduaren 3a, iganderako. Ibilaldia Lizarrustiko parketxean goizeko  9etan hasiko da eta Lareoko urtegia zeharkatuz, Baiarratetik Eniriora iritsiko da. Ibilaldi honetan Aralar Natur Parkean diren basoen eboluzio historikoa, ezaugarri nagusienak eta kudeaketa motak azalduko ditu Naturtzaindiako aditua den Iñaki Aizpuruk. Horrela, herritarrei Aralar Natur Parkearen balioak ezagutarazi nahi dizkiegu, larreen balioez gain, natur balio handiko basoak ere badirela.
Lizarrustira bertaratzeko autobus zerbitzua egongo da, orgutegi honekin: 8:00 Zaldibiako Plazan, 8:10 Ordiziako DIA supermerkatuaren ondoan, 8:20 Lazkaoko Renault bidegurutzean, 8:30 Ataun San Martingo plazan, 8:40 Ataun San Gregorioko autobus geltokian eta 9:00tan Lizarrustin. Itzultzeko autobusa 13:30an abiatuko da Lizarrustitik ibilbide berdinarekin. Autobusa erabiltzera deitzen ditugu herritarrak Klima Aldaketa murrizteko konpromiso bezala eta Lizarrustiko aparkalekuko mugak kontuan izanda. Ibilaldian parte hartzeko, azaroaren 30erako izena ematea eskatzen da: landarlanelkartea@gmail.com helbidean edo telefono hauetan: 682 463 478 eta 650 399 302.

Ibilaldia dohain izango da eta parte hartzea eta erantzukizuna parte hartzaileen ardurapean izango dira.

2017-11-12


ORDIZIAKO  UDALBATZAK  HIRUGARRENEZ 

ARALARKO  PISTEN  AURKAKO  

MOZIOA  ONARTUTA



Ordiziako Udal Batzak urrian, hirugarren aldiz, mozioa onartu du, Enirio-Aralarren egin nahi diren pisten aurka, oraingo honetan Eniriotik Igaratzako txaboletarako pista proiektuaren aurka. Mozioa Ordizia Orain alderdiak aurkeztu du eta bere boto eta Bilduren botoekin onartu da, PSE abstenituz, eta EAJk aurka bozkatuz. Horrez gain, Natur parkearen araudia betez, bide azpiegituren plana eratzeko proiektua aurkeztu dezala eskatzen zaio Aldundiari, pista berriak eraiki aurretik.
Mozioa Aldundiko Ingurumen Departamendura bidaltzea ere onartu da, Enirioko pistaren Ingurumen Ebaluazio Inpaktuaren txostenerako.
Ez da lehenengo aldia Ordiziako udal batzak Aralarko pisten aurkako mozioa onartzen duela, orain arte beste bi aldiz ere onartu duelarik: 2016ko azaroan Landarlanek aurkeztutakoa eta 2017ko martxoan Aralar Bizirik plataformak aurkeztutakoa. Baina orain arte, Ordiziako alkateak, Enirio-Aralar mankomunitateko buruak, ez du bere udal batzak onartutakoa azaldu mankomunitateko bileretan, orain du aukera demokratikoki jokatzeko eta bere udal batzaren erabakia babesteko!

LANDARLAN  INGURUMEN  ELKARTEA

Mozioa: hemen

Larrun Ez Hunki!!!! azaroak 19











Larrun 2020 proiektuaren aurka mendi martxa antolatu dute "Larrun ez hunki" kolektibokoek azaroak 19rako.



                              

argazkia: Iñaki Vigor


https://erran.eus/xareta/1510296313554-larrun-2020-proiektuaren-kontrako-mendi-martxa-antolatu-du-larrun-ez-hunki-kolektiboak-azaroaren-19an

http://eguzki.org/es/2017/08/17/larrun-ez-hunki-stop/



naomi klein azken liburua





NAOMI KLEINen azken liburua " Decir Basta, No Basta" Editorial Paidós  aurkeztu da. 
Bertan dioenez Mugimendu eraldatzaileak sortu behar dira eta Klima Aldaketa geldieraztea lehentasuna izan beharko litzateke.

http://www.naomiklein.org/main

http://www.datecuenta.org/escuelalibre/naomi-klein-decir-no-no-basta/