Beste hizkuntza

2017-07-28

hurrengo pista proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua




I

 Hemen dugu hurrengo pista proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua  eta proiektua ( gazteleraz azken hau).
Proiektuak sortu duen herri gatazka kontutan izan gabe eta beste alternatibarik aztetu gabe, aurrera jarraitzen dute.
Denona den Aralar  Natur Parkean eta denon diruarekin, batzuen interes pribatu eta ekonomikoak soilik kontutan izanik. 




"Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Aralarko Enirio eta Igaratzako txaboletara mendi-bideen ibilgailu motorizatuentzako egokitzapen proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko kontsulten izapidea hasi du.
Hori dela eta, eskuragarri daude web orri honetan proiektua eta ingurumen dokumentua herri administrazioek eta interesdun guztiek aztertu ahal izateko eta proiektuak ingurumenean eragin esangarriak izan ditzakeen iritzia eman ahal izateko, baita, komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko.
Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko 30 laneguneko epea egongo da."