Beste hizkuntza

2017-02-20

TXIMELETAK




Pieris mannii.(Mayer, 1851)

ZERYNTHIA elkarteko kideek bi tximeleta espezie berri aurkitu dituzte Gipuzkoan.
Arethusana boabdil dentata eta  Pieris mannii.
Pieris mannii (Mayer, 1851), Aizkorri eta Aralarko mendietan  aurkitu dute. Iberis carnosa landarea bere elikaduraren oinarria da eta landare espezie hau ugaria da Euskal Herrian. Hori dela eta, tximeleta honen bila hasi ziren Gipuzkoa eta Nafarroan. Herri ezberdinetan aurkitu dituzte tximeleta hauen populazioak: Irañeta, Uharte Arakil, Ergoiena, Ataun eta Oñatin.

 
Arethusana boabdil dentata (Staudinger, 1871)

Beste espeziea,  Arethusana boabdil dentata, Hondarribian antzeman dute, Jaizkibel inguruan.


http://www.asociacion-zerynthia.org/

http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201702/19/nuevas-mariposas-gipuzkoa-20170219001736-v.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?