Beste hizkuntza

2016-02-26

landarlan elkartea sistema mistoaren alde



Ordiziako  etxeetako hondakinen bilketa eredua aukeratzeko herri galdeketan:


SISTEMA  MISTOA  BAI, ZERGATIK?
Goierriko hondakinen gaikako bilketa tasarik altuenen lorpena (%84-%90), hondakin organikoen kalitate oso ona, lanpostu gehiago mantentzea, ingurumen ardura, jadanik hartutako ohiturak, hezkuntza eta jarraipen ekintza zuzenak ahalbidetzea, hondakinen murrizpena bultzatzea,  jasangarritasun ekonomikoa, atez ateko inbertsioaren amortizazioa, guztion osasuna.


SISTEMA  MISTO  SÍ,  ¿POR  QUÉ?
Logro de las tasas más altas de recogida selectiva (84%-90%), calidad muy buena de residuos orgánicos, mantenimiento de más puestos de trabajo, responsabilidad ambiental, costumbres adquiridas, acciones educativas y de seguimiento específicas, reducción de residuos, sostenibilidad económica, amortización de la inversión realizada con el puerta a puerta, salud.


2016-02-25

Zubietara martxa antolatu du otsailaren 28an Errausketaren kontrako Mugimenduak



 
“Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi” izango da ideia nagusia

 Foru Aldundiak erraustegi-proiektua berpiztu du eta, ondorioz, horren kontrako oposizioa ere aktibatu egin da.


 


 http://eguzki.org/2016/02/13/zubietara-martxa-antolatu-du-otsailaren-28an-errausketaren-kontrako-mugimenduak/

2016-02-20

hondakinen inguruko galdeketa Ordizia

Ordizian martxoaren 13an egingo dute hondakinen inguruko galdeketa


http://goierri.hitza.eus/files/2016/02/Hondakinen_Mahaia_Ordizian.jpg

Ordiziako Hondakinen mahaiak adostu du Martxoaren 13an egingo den herri galdeketarako galdera. 



Ordizian gaikako ze hondakinen bilketa sistema erabili behar dela uste duzu?
  • BILKETA SISTEMA MISTOA. Errefusa eta organikoa atez-ate, eta gainontzeko frakzioak edukiontzi kolektiboetan.
  • EDUKIONTZI KOLEKTIBOEN SISTEMA. Errefusa eta organikoa chip-a duten edukiontzi itxietan eta gainerako frakzioak edukiontzi kolektiboetan.

otsailak 29-martxoak 11. informazioa kanpaina hasiko dute herritarren artean. 
Herritarrek kontsultan emandako erabakia loteslea izango dela esana du udalak.
Hondakinen Mahaia hamahiru pertsonek osatzen dute: alkateak, bost ordezkari politikoek (alderdi bakoitzeko bat, Udalean ordezkaritza izan ala ez), Ingurumeneko udal teknikariak, Landarlan Ingurumen elkarteko ordezkari batek, Herri Ekimeneko kide batek eta herritarren lau ordezkariek.


http://goierri.hitza.eus/2016/02/12/ordizian-martxoaren-13an-egingo-dute-hondakinen-inguruko-galdeketa/

http://www.berria.eus/albisteak/119591/martxoaren_13an_egingo_dute_ordizian_atez_atekoari_buruzko_galdeketa.htm

2016-02-10

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT): erraustegiek kantzerra ugaritzen dute


Erraustegien arazoak eragin zuzena du gure ingumenean baita gure osasunean. Errausketa ez da soilik ingurumen impakto negatibo larria, 
Honen inguruan, argitaratu den artikuluetako bat irakurtzea gomendatzen dizuegu. Hona hemen bertako pasarte bat.

"OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak biltzen dituen mediku eta osasungintzako langileek Gipuzkoako herritarrei bezala agintariei jakinarazi diete hondakinak errausteak minbiziak eta bestelako gaitzak ugaritzen dituela eta eskatu du bestelako kudeaketa alternatiboak azter daitezela.

Bestalde, ukaezina da azken urte hauetako gizartearen aldaketa, hondakinen arazoaren tamainaren jakitun, inoiz baino gehiago murritzen, berrerabiltzen eta birziklatzen baita. Honek hondakinen bolumena aurreikusten ez zen kopuruetara  eraman du, are gehiago, beherako joerak jarraitu egiten du. Europako ildoak, gainera, oso argiak dira HHEren mailakako gutxitzearen inguruan. Parisen, klimaren munduko gailurraren testuinguruan sortutako akordioek, gainera, karbono bajuko hondakinen kudeaketa bat burutzera behartzen gaituzte

Agintarien osasunaren inguruko ageriko ahanzturaren aurrean, OEIT-GEISeko osasun langileak behar profesional eta etikoan aurkitzen gara, gizarteari zein politikariei ondorengoa adierazteko: HHErekin lotutako osasun kalteek errealitate bat izaten jarraitzen dute gaur egun. Beraz 2002an 500 profesionalek sinatutako manifestuak, argitaratu zen eguneko balio berdinarekin jarraitzen du, azken urteetan burututako ikerketen ondorioek indarturik
Europako mugimendu aurreratuenen aitzindari izan gaitezke, eta izan behar dugu. Irtenbide osasuntsuenen alde egiteko unea da. Garaiz gaude gure hondakinen kudeaketa arduratsu bat egiteko.  Hauen errausketak ingurumenean, gugan, gure seme-alaba eta hauen ondorengoetan sor ditzaken eraginak ekidituz."

http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2016/02/03/osasuna-eta-errausketa-ikerketa-taldea-erraustegiek-kantzerra-ugaritzen-dute/

2016-02-02

azken otsoak








Egun hauetako berri txarra. Euskal Herriko azken otso taldea hil dute Karrantzan, Bizkaiko Foru Aldundiak baimendutako ehizaldi batean. Diotenez, otsoek aberei eraso egin zieten eta hainbat etxabere hil zituzten. Ikerketa eta azterketa batzuen emaitzak, ordea, errudunak basati bihurtutako etxe zakurrak direla diote.
 Ekintza honegatik, Aldundiak kritika gogorrak jaso ditu ekologisten eta animalien aldeko taldeengandik.
Onartezina da Karrantzan egin duten otso garbiketa

 http://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/otsoek-baino-ardi-gehiago-jaten-dituzte-basati-bih/

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/hirigorrian/audioak/osoa/3792786/hiri-gorrian-xabier-orbis-euskadi-irratia/

http://www.berria.eus/paperekoa/1970/008/001/2016-01-27/isildu_egin_dira_euskal_herriko_uluak.htm

http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/3787350/denuncian-exterminacion-ultimo-grupo-lobos-euskadi/

http://www.elmundo.es/pais-vasco/2014/04/25/535a4ea1e2704e46628b4579.html

hondakinen afera

 

 Hondakinen kudeaketa dela eta, hamaika istilu eta eztabaida piztu dira gure herrietan.
Gaur egun, Ordizian martxan da hondakinak nola kudeatu nahi den jakiteko hondakinen mahaia,
herritarrei galdeketa egitea aurrekusi da.
honen inguruan hamaika informazioa dago, nahi izan ezkero. Guk, gaur, artikulu hau gomendatu nahi dizuegu:
 

Krimena eta zigorra GHKren tasen igoeran: Donostia +%14, Hernani +%39

 http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2016/01/26/krimena-eta-zigorra-ghkren-tasetan-donostia-hernani-9/


Hondakinik onena, sortzen ez dena!!!!