Beste hizkuntza

2015-11-29

klima aldaketaren goi bilera 2015







Egun hauetan Parisen  Klima aldaketaren COP2 goi bilera egingo dute. 
Munduko herrialde gehienak aurkeztuko dituzte arazo larri honi aurre egiteko hartuko dituzten konpromisoak.
Guk irakurketa batzuk gomendatu nahi dizkizuegu. Hamaika artikulu, berri ta iritzi aurki daitezke honi buruz. Informaturik egotea garrantzitsua da.
Interesgarriak izatea espero dugu.




http://www.berria.eus/paperekoa/1959/002/001/2015-11-29/sendabide_bila_kalenturarentzat.htm

http://www.berria.eus/paperekoa/2032/004/002/2015-11-29/kutsatzaileenen_multzoan.htm

http://eguzkidonostia.blogspot.com.es/2015/11/sube-zubieta-y-veras-paris.html

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2467/antonio-turiel-the-oil-crash-blogaren-sortzailea

http://www.greenpeace.org/espana/es/


2015-11-02

josebari elkarrizketa berrian


Berria egunkarian, Joseba Garmendia elkarrizketatu dute. 
(EHUko biologiako lizentziatua)
2004ean Landarlan Elkartean hasi zen eta gaur egun Aranzadiko botanika saileko ikertzailea da.
Artikulua honetan bere ibilbidea ezagutu dezakegu eta momentu honetan zertan lan egiten ari diren kontatzen digu.
Guk ere blogean egin dituen lanen berri eman nahi dugu.

  • EAE eta Nafarroako mehatxatutako floraren azterketa eta kontserbazioari buruzko azterlanak egin ditu
  • hainbat landare mehatxatu berreskuratzeko planak ondu
  •  EAEko Habitaten eta Lurzoru Erabileren Kartografia berritzen parte hartu zuen
  • Gipuzkoako hainbat udalerritako natur inguruneak aztertzen parte hartu du



http://www.berria.eus/paperekoa/2167/014/002/2015-10-25/landaredia_ez_da_baliabide_hutsa_benetako_ondarea_baizik.htm


http://www.aranzadi.eus

2015-09-26

harriak irakurtzen


Ataungo Domoan ibilaldi ederra  antolatu zuten Atauniker elkarteak eta eguraldia lagun izan genuen.
goierritar geologoak gidari lanetan, harriak eta fosilak aztertuz, harriek kontatzen duten historia irakurtzen  ikasi genuen. denboran atzera, mila, milioika urte. 
gaur egungo karearria orain dela 115 milioi urte bizi izan ziren izaki ugariren eskeleto eta maskorrez  osatuta dago, 

 bidea ertzean aurkitu genuen gasteropodo baten fosila


Kaltzitak harrien berezitasuna, jatorria, buztinak eta abar luze batez hitz egin ziguten txangoan zehar. Gure eskualdearen garai bateko erliebeaz eta paisaiaz


Milurtekoaren Garapenerako Helburuak ez dira bete



2000. urtean Nazio Batuen Erakundeak Milaurtekoaren Garapenerako Helburuak zehaztu ziren 2015. urterako, honako arloetan:
  • pobrezia eta gosea 
  • hezkuntza 
  • berdintasuna gizon eta emakumeen artean 
  • haur hilkortasuna 
  • amen osasuna 
  • HIESA. gaixoen bizi baldintzak hobetu, pandemia gelditzea,.. 
  • ingurumena. berotegi gasen emisioa murriztu, basogabetzeak,.. 
  • diru ekarpenak. berez garapenera barne produktu gordinaren %0,7 bideratzea eskatu zen 

Emaitzak hobetu diren arren, gaur egungo egoera lurra planetako herrialde batzuetan penagarria da.
2030. urterako helburuak betetzen saiatzeko New Yorken 150 estatu eta gobernu elkartu dira berriz.


http://www.berria.eus/paperekoa/1770/016/001/2015-09-26/mila_milioi_aldiz_porrot.htm


2015-09-14

Ataungo domoa IBILALDI GIDATUA (II)


Aurten ere, Atauniker elkarteak Ataungo Domora ibilaldi gidatua antolatu du.
Irailak 19 izango da, larunbata., goizeko 8:30ean Ataungo San Martin plazan.
Domoa Euskal Erkidegoko  Interes Geologikoko Gune bezala izendatuta dago. Ibilaldian zehar intereseko habitat, geologiaren bitxikeriak eta abar azalduko dizkigute honako gidariak:
Arantza Aranburu, Miren Mendia eta Arantza Bodego  geologoak eta EHU-UPVko irakasleak
IƱaki Aizpuru botanikoa IHOBEko biodibertsitate eta Klima Aldaketako Saileko teknikaria

http://atauniker.org/2015/09/02/ibilaldi-gidatua-ii/

2015-09-09

Errausketarik Ez



Azken hauteskunde hauetan aldaketa eman da Foru Aldundian eta agintari berriek Errauskailua eraikitzearen aldekoak dira. Diotenez, 2019. urterako eraikita egongo litzateke.

Hori dela eta, Irailak 13rako Giza Katea egiteko deia luzatu digute guztioi  

Donostian  izango da "Errausketarik  ez, ez lehen eta ez orain" lelopean.

Deialdia   honako erakundeek sinatu dute: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Ekologistak Martxan, Zero Zabor, Donostia Bizirik, Greenpeace, EH Bildu, Ezkerra, Ezker Anitza, Irabazi, Equo, Ganemos Andoain Irabazi, Podemos, ESK, CCOO, LAB, ELA, CNT, CGT, STEE-EILAS eta Gazte Abertzaleak











http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/

Zitori Gorria

Lilium margaton
Lore eder hau ikustea ez da erraza baina Arabako  harizti zaharrean aurkitu genuen, Munain-Okariz.
Merezi du baso hau ezagutzea
Landare altua da, 1,5m. Hostoak bertizilotan, 4tik-10era, eliptikoa/  ia lantza formakoak.
Lore arroxak edo purpurak, usain garratza dute, 3tik-10erako multzoan
ekainetik uztailera loratzen da eta mendiko landare tipiko hau, babestua, arraroa edo oso arraroa da.


2015-06-23

Ibaialde 2015









Landarlan  Ingurumen Elkarteak maiatzean Beasain eta Ordizia artean dagoen Mariaratz erreka aztertu zuen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bultzatutako Ibaialde kanpainaren barnean.
Azterketa  horretan paisaia, uraren ezaugarri fisiko-kimikoak ( nitratoak, amonioak, oxigenoa,...), landare eta animalia biodibertsitatea, ondarea eta lekuaren garbiketa ikertu ziren.
Datuen arabera, egoera ekologiko orokorraren emaitza ONA  izan zen 
Erreka eremu horren arazo nagusiak ere aztertu ziren, besteak beste, AHTaren lanek eragindako paisaiaren inpaktua eta landare inbaditzaileen hedapena, baita bidean zehar topatu ziren hondakinak.
Hori dela eta, iradokizun hauek luzatu dizkiogu Ingurumen Sailari:
AHTko lanak egin dituen enpresari, landare inbaditzaileak desagerraztea.
Mariaratz errekan bizi diren mehatxatutako animalia eta landareak babesteko neurriak bultzatzea, errekaren egoera ekologia hobetzeko.



 errekan aurkitu genuen ornogabea  

 erratza
AHTko lanak

haustura hidraulikoari mugak








   Ekainaren 30 onartuko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Haustura Hidraulikoari mugak jarriko dizkion legea. Denon harridurarako PP PSEE-EEK eta EH Bilduk oniritzia eman zioten Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean osoko bilkuran bozkatu zen testuari eta horrela araudiak aurrera egiteko aukera handiak ditu.


   Legebiltzarrera 103.000 sinaduraren babesarekin iritsi zen ekinbidea lege bihurtzeko asmoa agertu zuten.
   Hiru mugako bermea ezarri nahi diote Haustura Hidraulikoari:
  1. Kataluniako araudiaren testuak berak proposatzen duen muga, Lurralde Antolamendurako araudia baliatuta
  2. Uraren Legea aldatzea, kutsatzeko arrisku ertaina edo handia duten eremuetan teknika debekatzea
  3. Ingurumen azterketa estrategikoa.





2015-06-02

AHT Gelditu Orain! Manifestazio nazionala, Donostian, Ekainak 13










 

 8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik.  Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako.
 Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

 Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. 
Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.




 http://www.berria.eus/paperekoa/1800/010/001/2015-04-23/ahtaren_kontrako_manifestazio_nazionalerako_deia_egin_dute.htm
 http://www.ahtgelditu.org/blog/albiste-orokorrak/2012/10/20/roberto-bermejo-gastar-en-trenes-de-lujo-como-los-define-el-presidente-de-renfe-crea-alarma-social/

2015-04-27

bruselak transgenikoei atea ireki die


Asteburu honetako berria dakarkigu.

Honek izango dituen ondorioak eta TTIP- ekin  duen lotura zuzena da. Honi buruz gehiago irakurri edo jakin nahi badezu honako loturak gomendatzen dizkizugu.

Hala ere interneteten beste hamaika aurki ditzakezu. Gai honek eragin zuzena izango du guregan, informatu zaitez!!!

"Bruselaren oniritzia eskuratu dute hemeretzi transgenikok
Europako Batasuneko  27 estatuetako agintarien esku geratu da neurria ezartzea edo transgenikoak debekatzea. Baina hainbat irizpide bete beharko dituzte debekatzeko: besteak beste, Europako Batzordeari jakinarazi beharko diote erabakia eta transgenikoei  bizkarra emateko zioen berri eman beharko dute,"


http://www.berria.eus/paperekoa/1787/004/001/2015-04-25/bruselaren_oniritzia_eskuratu_dute_hemeretzi_transgenikok.htm

http://www.ttipez.eus/

http://www.argia.eus/transgenikoak

http://www.argia.eus/blogak/begizta/?p=1110

http://www.berria.eus/paperekoa/1848/011/001/2015-04-15/ttipen_aurka_kalera.htm

http://www.berria.eus/paperekoa/2063/020/003/2015-04-25/erabaki_transgenikoak.htm

2015-04-21

the wonderful world of mushrooms


Tremella sp


"The wonderful world os mushrooms"

powerpoint online hau gomendatu nahi dizuegu, bertan onttoen argazki harrigarriak eta ederrak ikusteko.
Gure inguruan onttoen erreinuko  ale ezberdinak aurki ditzakegu,  hamaika ontto, perretxiku eta  itxura bereziko izakiak bizi dira. 



www.slideshare.net/iesasorey/the-wonderful-world-of-mushrooms-42271634




2015-03-17

ekozinema



IX. EKOZINEMALDIA, BAITA ORDIZIAN ERE

           Martxoaren 24tik 26ra bitartean Ekozinemaldiaren bederatzigarren jardunaldia egingo dugu Ordizian, Euskal Herriko beste hamabost herrirekin eta hirirekin batera. Gure herriari dagokionez, hauxe izango da ekimen horrekin bat egiten dugun lehenengo aldia; nahi genuke azkena ez izatea.
         Ekozinemaldia Ekologistak Martxan taldeak antolatzen du, ingurumenarekin eta horren defentsarekin interesaturik dauden tokian tokiko beste hainbat gizarte-mugimendurekin batera; Ordiziari dagokionez, Landarlan-ekin eta Ordiziako Udalarekin eta Goierriko Baratzaren lankidetzarekin.


    Aurtengo aukeratutako gaia petrolio erauzketarekin du lotura estua; hau da, frackinga edo haustura hidraulikoa. Ekozinemaldia baliatuta, instituzioek eta petrolio-konpainiek azpilanean egiten ari direnaren berri eman eta salatu nahi dugu. Haustura hidraulikoa AEBetan garatu dute bereziki. Naturari eragindako kalteak hondamenezkoak dira. Orain, asmoa dute metodo hori Europara eta Euskal Herrira ekartzeko. Gai horrekin batera planeta mailan hondakinen ekoizpenak zein ondorio dituen jakingo dugu eta planeta kontserbatzeko eta petroliorik gabeko mundura aldatzeko munduan zehar sortzen ari diren lankidetza sare berriak ezagutuko ditugu.

  
SAIO GUZTIAK DOHAINIK IZANGO DIRA.



24an, asteartea, Barrenan,19:00etan,

"Fractura, la maldiciĆ³n de los recursos"  gaur egun baliabide energetiko urriek sortzen duten arazoari heltzen dio, eta herritarrei haustura hidraulikoaren (fracking)  kontzeptua zertan den eta haustura horrek ingurumenari ekartzen dizkion ondorioak azaltzen dizkie. Dokumental horren lagungarri gisa, beste bi dokumental emango dira. Batetik, "El caso Sarayacu (Sarayacuko gertaera)" izeneko dokumentala: 2002. urtean Argentinako CompaƱƭa General de Combustibles -CGC- izeneko konpainia, Ekuadorreko armadak lagunduta, indigenen lurraldean, Sarayakun, legez kanpo sartu zela eta indigenek beren lurraldearen alde egindako borroka kontatzen du; aipatu konpainiak 1.500 kg pentolita-lehergai lurperatu zituen. Bestetik, "Petrolioaren lioa” izeneko dokumentala, Euskal Herrian egindakoa, bertsoen, animazioen eta abarren bidez petrolioaren xedea azaltzeko.  

25ean, asteazkena,, "Trashed” Herri Antzokian 20'30etan

dokumentalaren emanaldia izango da. Sari asko jaso ditu ingurumena aztertzen duen dokumental honek. Azpitituluak espainolez ditu. Protagonista Jeremy Irons da, eta soinu-banda Vangelis-ena da. Dokumentalak zaborraren igoera du aztergai, batez ere plastikoena eta toxikoena, planeta osoan. Candida Brady-k zuzendutako ekoizpena da, sentsibilitatez betea. Zabortegietako lixibiatu kirastuak eta inguratzen gaituzten erraustegietako ke-lainoak dira lanaren jomuga; baita ozeanoetan barrera barreiaturik dauden plastikoekin digestio aparatua beteta daukatela hiltzen diren baleak, edo plastikozko lakio hilgarriek itotako hegaztiak ere. Irudi horiek guztiak inguratzen gaituen zaborraren entremesa baino ez da. Gerora datoz mugagabeko ondorioak; besteak beste, zabortegiek kutsatutako urak pozoitutako azienda galduta, miserian geratu diren abeltzainak

26an, osteguna Barrenan 19:00etan, 

 "Voces en transiciĆ³n, Pueblos en transiciĆ³n mugimenduaren bigarren emanaldia da eta petroliorik gabeko mundurantz Trantsizioa proposatzen du, hondamena ekartzeaz gain, petrolioa bukatzen ari baita eta gure sistema bere menpe dago.  Petroliorik gabeko bizitzarako prest egon behar dugu.  Benetako inspirazioa da, mundu zabalean jende xeheak egindako gauza harrigarrien inguruan jasotako makina bat kontu bilduta sortutakoa. Erkidegoak ekinean, dirua inprimatu, laborantza, tokian tokiko ekonomia bultzatu, erkidegoetan irratiak sortu, energia kolektiboak garatu... Proposamen hori birus baten moduan zabaldu da, ziurgabetasun- eta kaos-garaietan diseinatutako gizarte-esperimentu gisa, baikortasuna bultzatuz. Decrecimiento en un minuto izenburuak berak dioen moduan minutu batean azaltzen du gure planeta hondatzen ez jarraitzeko egin dezakegun guztia.  

http://ekozinemaldia.blogspot.com.es/


2015-03-02

gure ibaiak








"Ibaietako uren kalitatea hobetzen ari da, baina ibaien biodibertsitateak izugarrizko gainbehera izan du" 

Arturo Elosegik, (Ekologian Katedraduna UPV/EHU) Gure ibaien garrantziaz hitz egiten digu SUSTATU interneteko albistegian zintzilikatu duten bideo honetan. Arriskuak, kutsatzaileak, hobekuntzak...



http://sustatu.eus/1422641244686

lan ildoak proposatuz...

LANDARLAN DATORREN UDAL LEGEGINTZALDIRA BEGIRA

LANDARLAN Ingurumen Elkarteak Goierriko natur balioak eta landa eremuak  babestu, berreskuratu nahian, biztanleen partaidetza eta gure natur balioak ezagutu eta balioesteko premiaz, datozen urteetarako ondorengo lan ildoak proposatzen ditu, Goierri eskualdearen garapenean balizko aurrerapausoak eman daitezen:
Ć¼  Eskualdeko Ingurumen teknikari koordinatzailea egotea eta udaletxetan ingurumen teknikariak, bakarka edo udal ezberdinen artean.
Ć¼  Tokiko Agenda 21 eta EA21 programak bultzatzen jarraitzea.
Ć¼  Herrietako Plan orokorren berrikusketa partaidetza prozesuen bidez garatzea.Hirigintzaren eta lurralde antolamenduaren ikuspegitik, eskualdearen nortasunaren ezaugarri diren auzo-gune eta herri-gune txikiak kontserbatzeko neurriak garatu, besteak beste, araudiaren bidez.  Babesteko lurrak erosi behar izanez gero  (ibai ertzak edo natur  balio handiko lurrak),  Landa-paisaietan espekulazioak izan dezakeen eraginaren gainean hausnartu, eta beharrezkoa balitz, dagozkion neurriak proposatu. Landa eremuan bigarren etxebizitzak mugatzeko neurriei eutsi, eta horietan sakondu. Udalerriz udalerri arauak estandarizatzearen premia
Ć¼  Eskualde mailako bidegorri sarea osatu eta hauekin, estalitako bizikleta aparkalekuak giltzarrizko guneetan egokitzea.
Ć¼  Herri bideak berreskuratzea. Udalerri mailan herri-bideen inbentarioak egin. Oinezkoentzako bide berdeen sarea, Goierrin herriak eta auzoak lotuz. Eskualdeko mendi-ibilbideen sare zabalean ibilgailuek (auto, moto, bizikleta) sortzen duten presioa aztertu, eta beharrezkoa bada erabilerak mugatzeko neurriak hartzea.
Ć¼  Hondakinen gaikako bilketan helburua:  2017rako gutxienez % 70 izatea bermatzea.
Ć¼  ZLM, zirkuitu laburreko merkaturaketan, bertako elikagaien erosketa ohiturak bultzatu eta ildo beretik, nekazaritza eta abeltzaintza ekologiko zein eredu jasangarriak bultzatzea.
Ć¼  Udalerriko biodibertsitatea babestu eta berreskuratzearen aldeko neurriak hartzea.
Ć¼  Bailaretako zelaiak, belardi eta goi larreak, abeltzaintza eta  artzaintzari lotutakoak, babestea. Gure nortasunaren parte direnez, paisaiari dagokion garrantzia emanez.
Ć¼  Lurralde zaintzaren esparruan egiten ari diren ekimenei eutsi (lur bankuak, akordio puntualak, ...) eta horiek eskualde guztian hedatzea bultzatzea.
Ć¼  Dagozkien udalen artean koordinazioa areagotzea Amundarain, Agauntza eta Oria Garaiaren GKL (KBE)-ren Kudeaketa Planak aurrera eramateko.
Ć¼  Aralar eta Aizkorriko GKL (KBE)-ren Kudeaketa Planak martxan jartzea bultzatzea.
Ć¼  Murumendiko eremuaren babesa bultzatzea.
Ć¼  Parke Naturaletako kudeaketan herritarren partaidetza bultzatu, eragile direnen inplikazioarekin kontatuaz … Kontserbazio Bereziko Eremuen KBE (ZEC)-a onartze kudeatzera begira
Ć¼  Flora exotiko inbaditzailearen hedapena mugatzeko neurriekin jarraitzea.
Ć¼  Pinudien eta eukalipto-landaketen hedapena baino, beste baso ereduak eta kultura berria bultzatu, neurri egokiak landu, landa-paisaien balioen kontserbazioarekin bateragarriak izatera begira
Ć¼  Energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak bultzatzea.
Ć¼  Goierriko 5.000 biztanletik gorako herrietan zarataren diagnosia egin eta kutsadura akustikoa murrizteko neurriak indarrean jartzea.


2015-03-01

euskokantauriar arroko eboluzio geologikoa



Euskal Herriko Unibertsitateko geologo talde batek bultzatuta, haien artean goierritarrak daudelarik, Euskokantauriar arroko geologiari
buruzko bi liburu argitaratu dira. "Euskokantauriar arroko eboluzio
geologikoa" liburuan arroaren bilakaerari buruzko informazioa aurkituko
duzue, bere sorreratik hasita azken aroan jasaten ari den modelaturarte
eman diren prozesuak azaltzen direlarik. Arroaren bitxikeri geologikoez
gain, fosilak, hidrogeologia edota geodibertsitatea ere azaltzen dira,
besteak beste.
"Landa-geologia: 12 irteera Euskokantauriar arroan zehar" liburuan
berriz, izenak esaten duen bezala, 12 gai geologiko ezberdin aitzakitzat
hartuz, 12 ibilaldi proposatzen dira. Ibilaldi bakoitzean geldialdi
ezberdinen kokalekua aipatzeaz gain, geldialdietan ikusi edo azter
daitezkeen egitura edo prozesu geologikoen azalpenak eskeintzen dira.
Irudi eta argazkiz beteriko liburu hauek dagoeneko liburudendetan
dituzue salgai.






2015-01-31

Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Otsailak 2






Hezeguneen ituna  sinatu zuten  Iranen,  Ramsar hirian. Akordioa   gogoratzeko ospatzen da urtero egun hau. Izan ere,  hezeguneak zaintzeko munduko lehen ituna izan zen.

Euskal herrian, 9 gune babesten ditu Ramsarko itunak:

  • Mundaka_Gernikako itsasadarra  (Bizkaia)
  • Mendixurko hezegunea (Araba)
  • Pitillasko aintzira (Nafarroa)
  • Txingudiko bahia (Gipuzkoa)
  • Salburuko hezegunea (Araba)
  • Guardiako aintzirak (Araba)
  • Gesaltzako gatzagak (Araba)
  • Arreoko aintzira (Araba)
  • Belateko   zohikaztegia(Nafarroa)




 Ez da aski hezegunea bera zaintzea. Hori elikatzen duten ibaiak eta errekak ere hezegunearen partetzat hartu beharko dira




http://www.berria.eus/paperekoa/1736/034/001/2015-01-31/hezegune_vs_uholde.htm

http://www.ecologistasenaccion.org/article1117.html

2014 izan da dokumentatutako urterik beroena





Lurraren gainazaleko batez besteko tenperatura inoizko handiena izan da 2014n, datuak biltzen direnetik. Hala adierazi dute Japoniako Meteorologia Agentziak, NASAk eta Estatu Batuetako Ozeanoen eta Atmosferaren Erakundeak (NOAA)....

“Urte beroen serie bateko azkena da hau —adierazi du NASAko Gavin Schmidtek—. Urteetako bakoitzari eguraldi-patroi kaotikoek eragin ahal diete, baina epe luzeko joeren atzean klima-aldaketaren eragileak daude; gaur egun, batez ere, gizakiak isuritako berotegi-gasak”. 


iturria: zientzia.net


2015-01-25

antropozenoa





berria egunkariko albiste hau interesgarria iruditu zait.
Nazioarteko ikertzaile talde baten arabera, lehenengo bonba atomikoa leherrarazi zutenean hasi zen Antropozenoa, gizakiaren jardunak antzaldatutako Lurraren aroa,
 Giza espeziearen jarduerek eragindako aldaketen aroa da.
"Sedimentuetan jatorri artifizialeko isotopo nuklearrak aurkitu dituzte, CS 137 (metal erradioaktiboa) eta plutonio 139, eta horiek atmosferan izan ziren leherketa atomikoetatik datoz".



http://www.berria.eus/paperekoa/1991/014/001/2015-01-25/antropozenoari_data_jartzen.htm

2015-01-18

Karlos Aseginolaza


Karlos Aseginolaza zendu da istripu batean.
Landarlan Elkarteko hasierako kidea, Aranzadiko kide aktiboa ta Naturzalea. 
Biologoa, Botanikan espezializatua. 
Euskal Herriko landareriari  buruz ikerketa ugari egin zituen eta hainbat lan argitaratu ere.
Besteak beste,  
Catalogo floristico de Alava, Vizcaya y Guipuzcoa ( Aseginolaza et al., 1984), Vegetacion de la Comunidad  Autonoma del Pais Vasco (Aseginolaza et al., 1988), Propuesta de Catalogo Vasco deEspecies Amenazadas (Aizpuru et al., 1997)
ARAN herbarioko datu basea digitalizatzeko lana  duela 30 urte hasi zuen.
Oiartzungo ingurumen teknikaria izan ondoren, gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldudian lan egiten zuen, Aiako Harria Parkean ari zen.




2015-01-13

Olatu-energia Euskadin da

Olatu-energia, izenak berak adierazten duen moduan, itsas olatuen energia eskuratzean datza, gero energia hori energia elektriko bilakatu eta sare elektrikora eramateko.
 Euskal Herriko kostaldeak energia potentzial ertain-handia dauka, bertatik energia ustiatzeko adinakoa.
2011ko uztailean, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, 2,3 milioi euroko inbertsioarekin, olatuen bidez energia sortzen duen instalazio pilotu bati hasiera eman zitzaion Mutrikun. Europan era komertzialean jarduten duen lehenengo instalazioa da
 Mutrikuko plantaz gain, olatu-energiari loturiko beste proiektu bat jarri du abian EEEk: BIMEP (Biscay Marine Energy Platform).
Elhuyar aldizkarian duzue artikulua.



 


 http://aldizkaria.elhuyar.org/gai-librean/bimep-olatu-energia-euskadin-da/